152 pertsona hil eta 5.000tik gora zauritu dira bart gauean Txinan, Sichuan eskualdean izandako lurrikara batean. Richter eskalan zazpi gradukoa izan da dardara, Txinako Sismologia Zentroaren arabera.
Sei mila soldadu ari dira inguruan erreskate lanetan. Argindarra eta ura moztuta geratu dira, eta ehunka izan dira eroritako eraikinak; Luxanen eta Longmenen, eraikin gehienak erori dira. Inguruko errepide gehienak itxita daude, luizien ondorioz.