Turingo Auzitegiak 16 urteko zigorra ezarri die Eternit enpresako bi arduradun ohiei, euren eraikuntzetan amiantoa erabili eta horren ondorioz 2.191 lagun hil zirelako. Stephan Schmidheiny suitzarra eta Jean-Louis Marie Ghislain de Cartier de Marchienne belgikarra dira zigortuak.
Ingurumen hondamendia eragitea eta laneko segurtasun neurriak ez betetzea egozten zaie. Akusazioaren arabera, hildakoez gain beste 665 lagun gaixotu ziren amiantoagatik.