JUGOSLAVIA OHIA
1.631 lekuko deklaratzera deitu nahi ditu Slobodan Milosevicek Hagako auzitegian
Jugoslavia ohiko gerra krimenak epaitzeko Hagako Nazioarteko Zigor Auzitegiak daraman prozesuan akusatua dagoen Slobodan Milosevic Jugoslaviako presidente ohiak bere defentsa egiteko lekukoen zerrenda aurkeztu zuen atzo. 1.631 pertsonek osatzen dute, tartean NATOko egungo zein buru ohi batzuk. Horiez gain, besteak beste, Tony Blair eta Bill Clinton politikoak daude. Epaileek ebatziko dute haien testigantza beharrezkoa denetz. Auziaren bigarren fasea ekainaren 8an hasiko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu