Irak

165 dira Bagdadeko atentatuan hildakoak

Bagdadeko Karrada barrutiko merkataritza gune batean izan da erasoa, asteburuan. Leherketa izan zenean jendez gainezka zeuden inguruak. 

jarraia124531.jpg
2016ko uztailaren 4a
12:11
Entzun

Polizia iturrien arabera, izozki denda baten ondotik pasatzen ari zenean, gidatzen ari zen kamioia leherrarazi du atentatugile suizida batek, goizaldean. Jendetza zebilen inguruetan, eta gutxienez 165 lagun hil eta 225 zauritu dira. Inguruetako eraikinetan ere txikizio handia izan da. 

Adituen arabera, asteburukoa izan da 2007az geroztik egindako eraso odoltsuena. Izan ere, bonba zartarazi dutenean Ramadanaren amaiera ospatzera joandako ehunka lagun zeuden merkataritza gunean. Erreskate taldeen esanetan, familia osoak daude hildakoen artean. 

Estatu Islamikoak bere gain hartu du atentatua, sare sozialetan zabaldutako mezu batean, eta jakinarazi du atentatuaren jomuga xiitak zirela. Hain justu, gehienak xiitak dira atentatua egin duten auzoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.