17 gorpu aurkitu dituzte Kolonbian hobi batean
BOGOTA. Kolonbiako Fiskaltzak jakinarazi du hamazazpi gorpu aurkitu dituztela Carlos Castaño buruzagi paramilitar ohiaren lurretan, San Pedro de Uraban, Bogotatik 600 kilometrora. Iturri ofizialen arabera, gorpuek tortura zantzuak dituzte eta zatituta daude. Fiskaltzak uste du Kolonbiako Autodefentsa Batuak talde paramilitarrak hil zituela duela hamar edo hamabi urte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu