Iraken okupazioa

17 lagun hil dituzte Iraken hiru atentatutan

Hiru atentatu ezberdinetan 17 lagun hil dituzte Iraken. Atentatu gogorrena Hadizan egin dute herriko polizia komisaldegi baten kontra. Bertan 10 polizia hil dituzte. Kirkuken familia bereko 5 pertsona hil dira polizia-etxe baten kontra morteroa jaurti eta handik gertu zegoen etxe bat jota. Beste bi lagun Kerbalan hil dituzte. Indarkeriak gora egin du Segurtasun Nazionalerako Legea onartu zutenetik.

2004ko uztailaren 15a
13:04
Entzun
Irakeko eremu ezberdinetan egindako hiru atentatuetan 17 lagun hil dituzte. Atentatuak Siriako mugatik gertu dagoen Hadiza herrian, Bagdad iparraldeko Kirkuken eta Irakeko hiriburutik hegoaldera dagoen Kerbalan izan dira. Irakeko Gobernuak Segurtasun Nazionalerako Legea onartu zuenetik lehen baino atentatu gehiago egiten dituzte.

Hiru atentatuetatik larriena Hadiza herrian gertatu da. Bagdadetik 360 kilometro iparmendebaldera dagoen herri horretan bonba auto bat eztandarazi dute polizia-etxearen ondoan. Atentatuan 10 lagun hil eta beste 27 zauritu dituztela esan du Irakeko irratiak. Herri hau Siriako mugatik gertu dago. Polizia eta ospitalek iturriek argitu dutenez, hildako 10 lagunetatik hiru poliziak ziren.

Beste atentatua gauean izan da, Bagdadetik 300 kilometro iparraldera dagoen Kirkuk hirian. Al Arabia telebista kateak esan duenez, familia bereko bost pertsona hil dituzte mortero bonba bat jaurtitzean. Atentatua herriko komisaldegiaren kontra zuzendua zegoen, baina handik gertu dagoen etxe baten kontra jo du han bizi ziren pertsonak hilez.

Azkeneko atentatua Kerbala herrian izan da. Polizia iturriek adierazi dutenez bi pertsona hil dira atentatu horretan. Bagdad hiritik 130 kilometro hegoaldera dagoen herri horretan, ustez, atentatua bonba auto baten bidez burutu dute.

Atentatu uholdea areagotu egin da Irakeko Gobernuak Segurtasun Nazionalerako Legea onartu zuenetik. Lege horrekaskatasun handia ematen dio Gobernuari terrorismoaren aurkako borrokan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.