Mundua

17 neskato hil dira Turkian, eskola koraniko bat goitik behera erori eta azpian harrapatuta

Beste 27 zaurituta atera dituzte hondakinen artetik eta bost inguruk harrapatuta jarraitzen dute. Eraikina gas ihes baten ondorioz erori dela uste dute.

2008ko abuztuaren 1a
15:43
Entzun
Istripu handia gertatu da bart Taskenten (Anatolia Erdia, Turkia): eskola koraniko bateko ikasle emakumezkoen egoitza goitik behera erori da, eta gutxienez 16 neska hil dira eta asko dira zaurituak. Zehazki, 27 atera dituzte zaurituta hondakinen artetik eta bost inguruk aiurrien artean harrapatuta jarraitzen dute. Zaurituetako batzuk hil edo biziko egoeran daudela agertu dute Konya probintziako agintariek.

Hiru pisu zituen eraikinak, eta lehen ikerketen arabera, gas ihes batek eragindako leherketak erorarazi du. 8 eta 16 urte arteko 45-50 neskato zeuden lotan egoitzan ezbeharra gertatu denean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.