Ezbeharra

175 lagun hil dira Buenos Airesko dantzaleku batean, suteak harrapatuta

Sute handia piztu zen atzo gauean (gaur goizaldea Euskal Herrian) Buenos Airesko dantzaleku batean, eta, gutxienez, 175 pertsona hi dlira eta 619 bat dira zaurituak. Agi denez, gazte batzuek piztutako bengalek sortu zuten sutea. Argentinako hiriburuan inoiz izan den ezbeharrik handiena da.

2004ko abenduaren 31
13:13
Entzun
Republica de Cromagnon dantzalekuan piztu zen sutea, Callejeros rock taldea kontzertua hastera zihoala. Lekukoen arabera, gazte batzuek bengala bat jaurti zuten, eta eszenatoki gaineko ehun batek su hartu zuen.

Sutea piztu zenean 6.000 bat lagun zeuden areto barruan, gehienak 25-25 urte bitarteko gazteak. Garrak zabaltzen hasi eta berehala, izuak hartu zuen jendea lekukoen arabera, eta batetik edo bastetik dantzalekutik alde egiteko saioan hasi ziren bildutakoak. Zenbait lekukok salatu dutenez, larrialdiko ateak irekitzeko modurik ez zegoen.

Azkenean, gutxienez 175 pertsona hil dira eta 619tik gora dira zaurituak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.