Zigor eskaerak

177 urteko espetxe zigorrak denera, hautetsontziak jartzeagatik

Espero bezala, matxinada delitua leporatu die Espainiako Fiskaltzak auzipetu nagusiei, Estatuaren Abokatuak ez bezala.

Espainiako Epaitegi Gorena, Madrilen. JAVIER LIZON, EFE
2018ko azaroaren 2a
07:10
Entzun

Espainiako Fiskaltzak zigor gogorrak eskatu ditu Kataluniako iazko erreferenduma antolatu zutenen kontra. Matxinada delitutzat jo du urriaren 1eko galdeketa, Estatuaren abokatuak ez bezala. Indarkeriarik ez zela egon argudiatu du azken horrek. Hauek dira auzipetu bakoitzarentzat eskatutako zigorrak:

Oriol Junqueras (espetxean)
Kataluniako Generalitateko presidenteorde espetxeratua. 25 urteko espetxe zigorra eta 25 urteko inhabilitazio erabatekoa matxinada delituagatik, bultzatzaile edo arduradun nagusietako bat izan zelakoan, eta diru publikoa legez kanpo bideratzeagatik. Estatuaren abokatuak 12 urteko espetxe zigorra eta beste hainbesteko inhabilitazioa eskatu du sedizio delituagatik.

Jordi Sanchez (espetxean)
ANCko presidente ohia. 17 urteko espetxe zigorra eta 17 urteko inhabilitazio erabatekoa matxinada delituagatik, bultzatzaile edo arduradun nagusietako bat izan zelakoan. Estatuaren abokatuak 8 urteko espetxe zigorra eta beste hainbesteko inhabilitazioa eskatu du sedizio delituagatik.

Jordi Cuixart (espetxean)
Omnium Culturaleko presidenteordea. 17 urteko espetxe zigorra eta 17 urteko inhabilitazio erabatekoa matxinada delituagatik, bultzatzaile edo arduradun nagusietako bat izan zelakoan. Estatuaren abokatuak 8 urteko espetxe zigorra eta beste hainbesteko inhabilitazioa eskatu du sedizio delituagatik.

Carme Forcadell (espetxean)
Kataluniako Parlmentuko presidente ohia. 17 urteko espetxe zigorra eta 17 urteko inhabilitazio erabatekoa matxinada delituagatik, bultzatzaile edo arduradun nagusietako bat izan zelakoan. Estatuaren abokatuak 10 urteko espetxe zigorra eta beste hainbesteko inhabilitazioa eskatu du sedizio delituagatik.

Jordi Turull (espetxean)
Generalitateko Presidentetza kontseilari ohia. 16 urteko espetxe zigorra eta 16 urteko inhabilitazio erabatekoa matxinada delituagatik, bigarren mailako agintari izan zelakoan, eta diru publikoa legez kanpo bideratzeagatik. Estatuaren abokatuak 11 urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra eta beste hainbesteko inhabilitazioa eskatu du sedizio delituagatik.

Raul Romeva (espetxean)
Generalitateko Kanpo Harremanetarako kontseilari ohia. 16 urteko espetxe zigorra eta 16 urteko inhabilitazio erabatekoa matxinada delituagatik, bigarren mailako agintari izan zelakoan, eta diru publikoa legez kanpo bideratzeagatik. Estatuaren abokatuak 11 urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra eta beste hainbesteko inhabilitazioa eskatu du sedizio delituagatik.

Joaquim Forn (espetxean)
Generalitateko Barne kontseilari ohia. 16 urteko espetxe zigorra eta 16 urteko inhabilitazio erabatekoa matxinada delituagatik, bigarren mailako agintari izan zelakoan, eta diru publikoa legez kanpo bideratzeagatik. Estatuaren abokatuak 11 urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra eta beste hainbesteko inhabilitazioa eskatu du sedizio delituagatik.

Josep Rull (espetxean)
Generalitateko Lurralde kontseilari ohia. 16 urteko espetxe zigorra eta 16 urteko inhabilitazio erabatekoa matxinada delituagatik, bigarren mailako agintari izan zelakoan, eta diru publikoa legez kanpo bideratzeagatik. Estatuaren abokatuak 11 urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra eta beste hainbesteko inhabilitazioa eskatu du sedizio delituagatik.

Dolors Bassa (espetxean)
Generalitateko Lan kontseilari ohia. 16 urteko espetxe zigorra eta 16 urteko inhabilitazio erabatekoa matxinada delituagatik, bigarren mailako agintari izan zelakoan, eta diru publikoa legez kanpo bideratzeagatik. Estatuaren abokatuak 11 urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra eta beste hainbesteko inhabilitazioa eskatu du sedizio delituagatik.

Carles Mundo (baldintzapean aske)
Generalitateko Justizia kontseilari ohia. 7 urteko espetxe zigorra eta 16 urteko inhabilitazio erabatekoa diru publikoaren erabilera okerragatik. Hamar hilabetez egunero 100 euroko isuna ere eskatu du beretzat eta inhabilitazio berezi bat urtebete eta zortzi hilabetetarako agintari publiko baten desobedientzia larri delitu jarraituagatik. Estatuaren abokatuak 7 urteko espetxe zigorra eta hamar hilabeteko inhabilitazioa eskatu du sedizio delituagatik.

Meritxell Borras (baldintzapean aske)
Generalitateko Gobernantza kontseilari ohia. 7 urteko espetxe zigorra eta 16 urteko inhabilitazio erabatekoa diru publikoaren erabilera okerragatik. Hamar hilabetez egunero 100 euroko isuna ere eskatu du beretzat eta inhabilitazio berezi bat urtebete eta zortzi hilabetetarako agintari publiko baten desobedientzia larri delitu jarraituagatik. Estatuaren abokatuak 7 urteko espetxe zigorra eta hamar hilabeteko inhabilitazioa eskatu du sedizio delituagatik.

Santi Vila (baldintzapean aske)
Generalitateko Enpresa kontseilari ohia. 7 urteko espetxe zigorra eta 16 urteko inhabilitazio erabatekoa diru publikoaren erabilera okerragatik. Hamar hilabetez egunero 100 euroko isuna ere eskatu du beretzat eta inhabilitazio berezi bat urtebete eta zortzi hilabetetarako agintari publiko baten desobedientzia larri delitu jarraituagatik. Estatuaren abokatuak 7 urteko espetxe zigorra eta hamar hilabeteko inhabilitazioa eskatu du sedizio delituagatik.

Mireia Boya (aske)
CUPeko legebiltzarkide ohia. Hamar hilabetez egunero 100 euroko isuna ere eskatu du beretzat eta inhabilitazio berezi bat urtebete eta zortzi hilabetetarako agintari publiko baten desobedientzia larri delitu jarraituagatik. Estatuaren abokatuak 24.000 euroko isuna eta urtebeteko eta lau hilabeteko inhabilitazioa eskatu du desobedientzia larria delituagatik.

Lluis Coromina (baldintzapean aske)
Parlamentuko Mahaiako lehen presidenteorde ohia. Hamar hilabetez egunero 100 euroko isuna ere eskatu du beretzat eta inhabilitazio berezi bat urtebete eta zortzi hilabetetarako agintari publiko baten desobedientzia larri delitu jarraituagatik. Estatuaren abokatuak 30.000 euroko isuna eta urtebeteko eta zortzi hilabeteko inhabilitazioa eskatu du desobedientzia larria delituagatik.

Lluís Guino (baldintzapean aske)
Parlamentuko Mahaiako lehen presidenteorde ohia (Corominas ordezkatu zuen 2017ko uztailean). Hamar hilabetez egunero 100 euroko isuna ere eskatu du beretzat eta inhabilitazio berezi bat urtebete eta zortzi hilabetetarako agintari publiko baten desobedientzia larri delitu jarraituagatik. Estatuaren abokatuak 30.000 euroko isuna eta urtebeteko eta zortzi hilabeteko inhabilitazioa eskatu du desobedientzia larria delituagatik.

Anna Simo (baldintzapean aske)
Parlamentuko lehen idazkari ohia. Hamar hilabetez egunero 100 euroko isuna ere eskatu du beretzat eta inhabilitazio berezi bat urtebete eta zortzi hilabetetarako agintari publiko baten desobedientzia larri delitu jarraituagatik. Estatuaren abokatuak 30.000 euroko isuna eta urtebeteko eta zortzi hilabeteko inhabilitazioa eskatu du desobedientzia larria delituagatik.

Ramona Barrufet (baldintzapean aske)
Parlamentuko laugarren idazkari ohia. Hamar hilabetez egunero 100 euroko isuna ere eskatu du beretzat eta inhabilitazio berezi bat urtebete eta zortzi hilabetetarako agintari publiko baten desobedientzia larri delitu jarraituagatik. Estatuaren abokatuak 30.000 euroko isuna eta urtebeteko eta zortzi hilabeteko inhabilitazioa eskatu du desobedientzia larria delituagatik.

Joan Josep Nuet (behin-behineko neurririk gabe)
Parlamentuko hirugarren idazkari ohia. Hamar hilabetez egunero 100 euroko isuna ere eskatu du beretzat eta inhabilitazio berezi bat urtebete eta zortzi hilabetetarako agintari publiko baten desobedientzia larri delitu jarraituagatik. Estatuaren abokatuak 24.000 euroko isuna eta urtebeteko eta lau hilabeteko inhabilitazioa eskatu du desobedientzia larria delituagatik.

Josep Lluis Trapero (behin-behineko neurririk gabe)
Mossoen buru ohia. 11 urteko espetxe zigorra eta 11 urteko inhabilitazio erabatekoa matxinada delituagatik, bigarren mailako agintari izan zelakoan.

Pere Soler (behin-behineko neurririk gabe)
Mossoen zuzendari ohia. 11 urteko espetxe zigorra eta 11 urteko inhabilitazio erabatekoa matxinada delituagatik, bigarren mailako agintari izan zelakoan.

Cesar Puig (behin-behineko neurririk gabe)
Generalitateko Barne Kontseilaritzako idazkari nagusi ohia. 11 urteko espetxe zigorra eta 11 urteko inhabilitazio erabatekoa matxinada delituagatik, bigarren mailako agintari izan zelakoan.

Teresa Laplana (behin-behineko neurririk gabe)
Mossoetako administratzaile ohia. 4 urteko espetxe zigorra botoa emateko inhabilitazio berezi batekin eta bost urteko inhabilitazio berezia mossoetan kargu publiko bat izateko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.