Leherketa batek astinarazi du bart goizaldean Gavako (Bartzelona, Katalunia) etxebizitza eraikin bat. Lehen ikerketen arabera, gas isuri baten ondorioz gertatu da leherketa, eta 25 lagun zauritu dira. Haietako 18 oso larri daude, eta adingabekoak dira zauri handiak dituztenetako lau. Marina Geli Kataluniako Gobernuko Osasun sailburuak esan du 18 haien bizia "arriskuan" dagoela, gorputzeko %60 baino gehiago erreta dutelako.
Hiru solairu zituen leherketa gertatu den eraikinak, eta lehendabizikoa erabat kiskali du eztandaren ondoren pizten den suteak. Halaber, lau fatxadak goitik behera erori dira. Goizeko hiruak aldera gertatu da leherketa eta bostak inguruan lortu dute suhiltzaileek sua menperatzea. Hondakinen arteanzauriturik edo hildakorik baden aztertzen ari dira, badaezpada.
Larri zauritutakoak Bartzelonako Vall d'Hebron eta Kliniko erietxeetara eraman dituzte; adingabekoak, berriz, San Juan de Dios haur erietxera.
Inguruko etxeetako 50 bat bizilagun ere aterarazi eta beste leku batzuetan aterbetu dituzte, badaezpada.
Ezbeharra
18 lagun oso larri Katalunian, etxe batean gertatutako gas eztandan
Gavan izan da ezbeharra, eta beste zazpi pertsona ere zauritu dira. Eraikinaren lehen solairua erabat suntsitu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu