Gutxienez 19 pertsona hil eta beste 139 desagertu ziren atzo, zaborrez egindako mendi bat gainera erorita, Bandung hirian, Jakartatik 110 kilometrora. Beste 28 pertsona zaurituta daude. Atzo goizaldean gertatu zen, hamar metro inguruko altuera zuen zabor mendi bat etxeen gainera erori zenean. Segurtasun indarren arabera, agian euriaren eraginez erori zen. Euri gehiago eginez gero, beste lurjausi bat egin daitekeen beldur dira.
Armadak eta herritarrek gorpuen bila jarraitzen zuten atzo zaborraren artean. Txabolak dira nagusi inguru hartan. Ondorioz, lur-jausiak horietako hainbat suntsitu zituen. Bizirik atera zen 22 urteko gazte batek sei senide galdu zituen.
INDONESIA
19 lagun hil eta 139 desagertu dira zabor mendi baten azpian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu