mundua

19 zibil hil dituzte Afganistanen

Helmanden izan da atentatua, errepidean bonba bat lehertuta. Atzo 62 lagun hil zituzten bi erasotan.

2011ko abenduaren 7a
11:55
Entzun

Beste atentatu handi bat egin dute gaur Afganistanen, 19 zibil hil dituztelako Helmanden, herrialdearen hegoaldean. Zibilak zihoazen furgoneta bat pasatzen ari zela bonba bat lehertu dute.

Hildakoen artean sei adintxikikoak dira eta zazpi emakumezkoak. Beste bost lagun zauritu egin dira.

Atzo 62 pertsona hil eta 135 zauritu zituzten Afganistanen, xiiten aurka egindako bi atentatutan. Kabulen izan zen eraso bat, Mazar i Sharifen bestea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.