Ustezko 20 ekintzaile taliban baino gehiago eta bi polizia hil dira Afganistanen. Azken hogeita lau orduetan ekintzaileen eta Afganistango eta nazioarteko soldaduen artean izandako borroken emaitza dira heriotzak. Afganistango erdi eta hegoaldean izan da gatazka.
Afganistango Gobernuak jakitera eman duenez, 15 ekintzaile Charchinoko barrutian zendu dira, Uruzgan izeneko erdialdeko lurraldean. Iturri horien arabera, soldaduei zelata jartzen saiatu direnean gertatu da borroka. Halaber, sei ustezko taliban Arghandab-eko barrutian hil ziren, poliziak elkartatuta zeuden gunea inguratu zuenean.
Aurten 3000 pertsona baino gehiago hil dira Afganistanen indarkeriaren erruz. Gehienak ekintzaileak, baina baita atzerriko ehun soldadu baino gehiago eta zibil ugari.
Afganistan
20 ekintzaile taliban baino gehiago eta bi polizia hil dira Afganistanen
Afganistango erdialdean eta hegoaldean ustezko talibanen eta Afganistango eta nazioarteko soldaduen artean borrokak izan dira azken 24 orduetan. Bertako gobernuak jakinarazi duenez, 15 ekintzaile Charchinoko barrutian hil dira, soldaduei zelata jartzen saiatu direnean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu