mundua

20 langile hil dituzte Afganistanen, atentatu suizida batean

Bonba-kamioi bat lehertu dute errepideetako eraikuntza enpresa batean.

2011ko martxoaren 28a
18:14
Entzun

Hogei lagun hil dituzte eta beste 50 zauritu gaur Afganistanen, atentatu batean. Paktika eskualdeko errepideetako eraikuntza enpresa baten kontra egin dute erasoa, ustez talibanek. Iturri ofizialen arabera, hiru ekintzailek enpresako segurtasun taldeko hiru kideri tiro egin diete lehendabizi, eta, ondoren, lantokian lehergailuz betetako kamioi bat eztandarazi dute. Hogei langile hil egin dira.

Afganistango Barne Ministerioak esan du erasoa suizida batek egin duela.

Pakistango muga ondoan izan da atentatua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.