Ekuador

2.000 litro diesel erregai dituen ontzi bat hondoratu da Galapago uharteetan

Unescok Munduaren Ondare izendatuak ditu uharteak, hango ekosistema aberats baina hauskorrengatik

Edu Lartzanguren.
2019ko abenduaren 23a
17:32
Entzun

Gabarra bat zamatzeko lanetan ari zirela, garabia irauli da Galapago uharteetako (Ekuador) San Cristobal uharteko kaian, eta gabarra bat hondoratu du. Gabarrak 2.000 litro diesel erregai zituen barruan, eta horrek larrialdia eragin du. Izan ere, lekua Munduaren Ondare izendatua du Unescok, eta munduko ekosistemarik aberats baina hauskorrenetako bat da. Izan ere, uharte horietara 1831. urte aldean eginiko bidaian ikusitako espezie aniztasunak eman zion eboluzioaren ideia Charles Darwin naturalistari. «Erregaia isuri dela ikusi dugu, eta gabarraren eskifaiako kideek uretara egin dute jauzi, euren bizitzak salbatzeko» esan du Ekuadorko Segurtasun Zerbitzuak.

Gobernuak «larrialdi protokoloak» jarri ditu martxan, eta isuria kontrolatzeko barrerak eta xurgatzeko gaiak zabaldu dituzte gunean. «Egoera kontrolpean dago», esan du Quitoko gobernuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.