Hauteskunde garbi batzuen alde lelopean, bi manifestazio irten dira gaur Errusian, Moskuko kaleetan. Vladimir Putinen aldekoek eta aurkakoek manifestazio bana antolatu dute. 100.000 lagun bildu dira manifestazio bakoitzean, bakoitzaren antolatzaileen arabera.
Poliziaren arabera, ordea, Putinen aurka 34.000 lagun bildu dira, 125.000 haren alde.
-20 graduko tenperatura izan dute Moskuko kaleetan.