EBko presidentetza Alemaniaren esku izango da datozen sei hilabeteetan, eta epe horretarako dituzten asmoen berri eman du gaur Angela Merkel kantzillerrak Europako Parlamentuan. Lehentasuna zein duen garbi utzi du: Europako Konstituzio proiektua berriro abian jartzea; zehazki, egitasmo hori gauza dadin errepide mapa ezartzea."Europari, kide diren Estatuei eta herritarren interesatzen zaie proiektua helmugara iristea 2009ko udaberriko Europako Legebiltzarreko hauteskundeak baino lehen. Beste guztia porrot historikoa litzateke", esan du.
"Nahas-mahas gutxiko" konstituzio baten alde egin du Merkelek, eta horretarako EBren eta estatuen eskumenak zeintzuk diren argitu behar direla azpimarratu du.
Europa
2009ra EB konstituziorik gabe iristea "porrot historikoa" litzateke, Merkelen iduriko
EB Europako Batasunaren txanda honetako presidentetza hartu du Alemaniako kantzillerrak, eta agintealdirako programa aurkeztu du Europako Legebiltzarrean. Europako Konstituzioa eratzeko =i errepide mapa=i osatzea du lehentasun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu