2012an gora egingo du immigrazioak Europan

2012ko uztailaren 8a
00:00
Entzun
Europako Lankidetzarako eta Garapen Ekonomikorako Erakundeak jakinarazi du EB Europako Batasuneko herrialde gehienetan 2012an immigrazioak gora egingo duela. Espainian eta Italian, berriz, etorkinen kopuruak behera egingo duela uste du Bruselak, eta horren arrazoi nagusia krisi ekonomikoa eta langabezia direla adierazi dute adituek. Bestalde, erakundeak esan du udaberri arabiarraren eragina neurtzeko goizegi dela, baina nabarmendu du iaz Italian Libiatik joandako etorkinen kopuruaren gorakada nabaritu zela. Bruselak jaki-narazi du EBko herrialdeetara heltzen diren immigrante gehienak Txinatik datozela eta aurten ere hala izatea espero dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.