Iragan abenduan, 759 lagun hil zituzten, eta horietatik 661 ziren zibilak. Apirilaz geroztik, gora egin dute erasoek; hilabete horretan, gobernua protestei jazarri zitzaien Anbar probintzian.
Nazio Batuen Erakundeko Laguntza Misioko jefe Nikolai Mladenovek azaldu du hildako kopurua "tristea eta beldurgarria" dela, eta uste du agerian uzten duela "agintariek indarkeriaren sustraiei aurre egiteko beharra".
Irakek bestelako datuak eman ditu; gobernuaren arabera, 7.154 lagun hil dira guztira indarkeriaren eraginez. Iraq Body Count Erresuma Batuko erakundearen arabera, berriz, 9.475 dira 2013an hildako zibilak. "Egungo indarkeria mailak bere horretan jarraitzen badu, 2014. urtea 2004a bezain gogorra izan liteke", ohartarazi du.