2013an orain arteko teleskopio handiena jaurtiko du NASAk

'James Webb' espazioko teleskopioak unibertsoaren sorrerako irudiak jaso ahalko ditu

2007ko maiatzaren 16a
00:00
Entzun
James Webb Space Telescope (JWST) 2013. urtean jaurtiko du AEBetako Espazio Agentziak (NASA). Duela 17 urtetik espaziora begira egon den Hubble teleskopioari jarraipena emango dio, eta unibertsoan are urrutirago ikusteko ahalmena izango du. Teknologia berria estreinatuz, Lurretik 1,5 milioi kilometrora kokatuko dute James Webb.

Denboran atzera eginez bezala, unibertsoaren historiari argazkiak lapurtzea du helburu teleskopio berriak. Duela ehunka milioi urtesortu ziren lehen galaxiak ikusi eta sortze bidean dauden planeta sistemetako izarren irudiak jaso ahalko ditu hauts-lainoen artetik begiratuz, horrela. «Unibertsoaren jaiotza ikusteko, denboran atzerago begiratu behar dugu eta,horretarako, teleskopio handiago batez baliatuko gara», azaldu du Edward Weiler Nasako Goddard EspazioHegaldietarako Zentroko zuzendariak.

Hubble baino handiagoa izango da James Webb eta gainera Lurra planetatik urrutirago kokatuko dute: 1,5 milioi kilometrora. Planetaren eta Eguzkiaren grabitate indarrak orekatzendiren lekura jaurtiko dute, hain zuzen ere. Hubble teleskopioarekin alderatuz izango dituen luze-zabalerak aurreratu dituzte. Hala, leiar bera Hubble-rena baino hiru aldiz handiagoa izango da, 6,5 diametrokoa zehazki eta, orotara, 24 metro zabaleran eta12 altueran neurtuko ditu teleskopioak.



TEKNOLOGIA BERRIENAK. Izarretatik heltzen den beroa eta argia neurtzeko instrumentu berrienak asmatu dira. Hala, erabiliko dituzten teknologia espazialen artean, espektru elektromagnetikoaren eskala infragorriak neurtzeko instrumentuak edo tenis zelai baten tamainako eguzki babeslea daude. Teleskopioaren pieza hauek kriogenikoak izango dira, hau da, izoztutako materialekoak. Beroa eta argia neurtzeko teleskopioa hotz atxikitzeak duen garrantzia kontuan izanda erabaki dute materiala kriogenikoa erabiltzea.

Guztira 4,5 milioi dolar inguruko aurrekontua izango du James Webb espazio teleskopioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.