2013ko bozetarako hautagai gisa Jatami presidente ohia iradoki dute erreformistek

2012ko apirilaren 15a
00:00
Entzun
Erreformisten balizko hautagaia Mohamed Reza Jatami presidente ohia izan daiteke 2013ko presidentetzarako hauteskundeetarako. Halaxe esan du Mohamed Reza Jabaz Teherango parlamentuan geratzen diren diputatu erreformista bakanetakoak, Irango Mehr agentziaren arabera.

1997tik 2005era artean izan zen presidente Jatami, eta joan den martxoaren 2ko bozetan bozkatu izanak —erreformista gehienek boikota deitu arren—, «bidea erraz diezaioke politikaren erdigunera bueltatzeko». Jabazen arabera, erreformistek «akats estrategikoa» egin zuten azken hauteskundeetan boikota deituta, «praktikoki politikatik kanpo» geratu direlako. Halere, Zaindarien Kontseiluak onartu behar ditu hautagaitza guztiak, eta baliteke organo erlijiosoak atzera botatzea Jatamiren hautagaitza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.