Brexit-a

2017ko apirilaren aurretik abiatuko du Erresuma Batuak EBtik ateratzeko prozesua

Theresa May Lehen Ministroak jakinarazi du Lisboako Itunaren 50. artikulua datorren urteko martxoa amaitu aurretik aplikatuko duela.

jarraia127346.jpg
2016ko urriaren 2a
08:03
Entzun

Alderdi Kontserbadorearen kongresua egiten ari direla baliatuz, BBCn egin dioten elkarrizketa batean Europako Batasunetik ateratzeko egutegi zehatzaren berri eman du Theresa May Erresuma Batuko Lehen Ministroak. Hala, Lisboako Itunaren 50. artikulua datorren urteko martxoa amaitu aurretik aplikatuko dutela azaldu du.

Behin 50. artikulua aplikatuta, bi urteko negoziaketak abiatuko ditu Erresuma Batuak EBrekin, handik ateratzeko prozesuaren inguruan. Eta beraz, ondo bidean 2019an atera daitekeela aurreikusten da. Gaur, iragarpenaren berri eginda, EBko herrialdeek negoziaketak prestatzeko astia izatea espero du Mayk, elkarrizketan esan duenez: "Denok zerbait prestatuta eduki dezakegu, behin abiatutakoan prozesua lasaia izan dadin".

Negoziaketa prozesua martxan dagoen bitartean Britainia Handiko Legebiltzarra gertatzen ari denaren jakinaren gainean edukiko duela esan du Mayk, baina, jakinarazi du ez dituela zehaztasun guztiak publiko egingo, negoziaketetarako kaltegarri izan daitekeelako. Hori bai, immigrazioa kontrolatu ahal izateko eginahalak eta bi egingo dituela aurreratu du.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.