2030eko hamarkadan energia nuklearra ez erabiltzea helburu jarri du Japoniak

2012ko irailaren 14a
10:35
Entzun

Japoniako Gobernuak uko egingo dio etorkizunean energia nuklearrari. Kyodo albiste agentziak aurreratu duenez, 2030eko hamarkadan energia nuklearra ez erabiltzeko helburua jarri du Gobernuak, ministro bilera baten ostean.

Iaz Fukushimako zentralean izan zen hondamendiak ezbaian jarri zuen energia nuklearra Japonian, eta horren ondorioz etorri da energia politikaren norabidea aldatzea.

Fukushimako hondamendia gertatu aurretik, kontsumitzen zuen argindarraren herenak energia nuklearra zuen sorburu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.