Tanzania

209 dira Tanzaniako ezbeharrean hildakoak

Orotara, 40 pertsona atera dituzte bizirik Victoria aintziratik.

Gurutze Gorriko kideak erreskate lanetan. EFE
2018ko irailaren 22a
18:42
Entzun

MV. Nyerere ferriari 50 metro inguru geratzen zitzaizkion iristeko, hondoratu zenean. Lekukoen arabera, ontziko kapitaina telefonoz hitz egiten ari zen itsasontzia bidetik urruntzen ari zela konturatu zenean, eta kolpetik zuzendu zuen. Ordea, bat-bateko mugimenduaren ondorioz, hainbat bidaiari uretara erori ziren. Ferria orduan beste aldera okertu eta irauli egin zen.

Ostiralaz geroztik 73 bidaiari eta eskifaiako kideren gorpuak aurkitu dituzte ereskate taldeek. Horiekin 209 dira dagoeneko hildakoak. Aldiz, 40 soilik atera dira bizirik. Bizirik ateratako azkena ferriko ingeniaria da, zeina iraulitako ontziaren azpian harrapatuta geratu zen, baina oxigeno burbuila bati esker bizirik eutsi dio.

Agintariek lau eguneko dolu ofiziala ezarri dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.