Errusia
21 lagun hil dira Errusian tren batek autobus bat aurrean eraman ostean
21 lagun hil dira Errusian eta beste bost zaurituta daude tren bate autobus bat aurrean eraman ostean. Antza denez, Larrialdietako Ministerioak jakinarazi duenaren arabera trenak autobusak aurrean eraman du maila bereko pasagune batean. Ezabeharra Krasnodar probintzian gertatuta da; autobusean 40 langile zihoazen.
Langileak etxera zeramatzan autobusak. Larrialdi zerbitzuek jakinarazi dutenez hildakoen kopurua areagotu egin daiteke. Hasierako informazioen arabera trena bere bidetik atera delako gertatu da ezbeharra. Baina Larrialdietako Ministerioak argitu duenez, eguraldi txarraren eraginez gertatu da istripua. "Zenbait lekukoren arabera, ikusgaitasuna oso eskasa zen behe lainoa zegoelako", azaldu du Ministerioko arduradun batek. Trenean 90 lagun zihoazela jakinarazi dute; horietako inor ez da istripuan hil.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu