mundua

21 lagun hil dira Kazakhstango hegazkin istripu batean

2013ko urtarrilaren 29a
16:04
Entzun

21 lagun hil dira gaur Kazakhstanen, Almati hiriko aireportuan hegazkin batek istripua izanda. Lurreratzeko bigarren saioa egin duenean izan du ezbeharra hegazkinak.

Hamasei bidaiari eta tripulazioko bost kide zihoazen, eta guztiak zendu dira, SCAT aire konpainak esan duenez. Hildakoen artean haur bat dago.

Kazakhstango hego-ekialdean dago Almati.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.