21 lagun hil dituzte bart gauean Mexiko iparraldeako Chihuahua estatuan, Mexikoko Gobernuak jakinarazi duenez. Praxides G. Guerreron eta Ciudad Juarezen izandako hilketa horiek narkotrafikoaren inguruko borrokekin lotzen ditu Poliziak.
Amerikako Estatu Batuekin muga egiten duten Mexikoko herrietan 8.000 soldadu eta polizia baino gehiago egon arren, indarkeria kasuak ugariak dira. Ciudad Juarezen izan ziren Mexikoko hilketa gehienak iaz; guztira 1.650 lagun baino gehiago. Mexikon orotara, 6.000 hildako izan ziren pasa den urtean. Aurten dagoeneko 1.297 lagun hil dituzte Ciudad Juarezen. Horien artean, 38 polizia eta 58 emakume. Mexikon, berriz, oraingoz 4.353 hilketa izan dira.
Mundua
21 lagun hil dituzte Mexikon
Poliziak antolatutako krimenarekin lotzen ditu hilketak. Arrazoi hori medio, Ciudad Juarezen aurten 1.297 lagunek galdu dute bizia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu