mundUA

21 laguni burua moztu diete Filipinetan, bozen inguruko liskar baten ondorioz

Biktimetako asko ezbeharra gertatu den herriko alkatearen senideak dira. Ezbeharra dela-eta salbuespen egoera ezarri dute herrialdean.

2009ko azaroaren 23a
13:13
Entzun
Filipinetako hegoaldean 21 laguni -13 emakumezko eta zortzi gizonezkori- burua moztu diete. Poliziak jakinarazi duenez, maiatzean egitekoak diren legebiltzarreko bozen inguruko liskar baten ondotik etorri da erasoa. Armak zeramatzaten 50 lagun baino gehiago Magindanao eskualdeko hautes-barrutian sartu eta han zeuden 21 lagunak bahituta eraman dituzte.

Handik gutxira poliziak gorpuak aurkitu ditu. Hildakoetako asko Ibrahim Mangudadaturen (Magindanao eskualdeko Buluan herriko alkatea) senitartekoak dira.

Filipinetan salbuespen egoera ezarri dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.