ATENTATUA SOMALIAN

215 lagun baino gehiago dira Somaliako erasoan hildakoak

Erasoa Mogadiscio hiriburuan izan da, erdiguneko merkatu baten eta hotel baten aurka. Berri agentzien arabera, Al Shabab talde armatuak egin du erasoa.

jarraia146174.jpg
2017ko urriaren 15a
08:47
Entzun

Zaurituak ere ehunka izan dira; 350 azken datuen arabera. Hiriko ospitaleak gaindituta daude zaurituak artatzeko lanekin, eta ez dute behar adina sendagai eta odol kopururik. Mohamed Abdullahi Mohamed presidenteak odola emateko eskatu die herritarrei. Mogadiscioko poliziak ohartarazi du hildakoen kopuruak gora egin dezakeela hurrengo orduetan.

Erasoak larunbatean izan ziren, hiriko erdigunean. Lehena, 15:40ak aldera izan zen, Safari hotelaren ondoan. Hiriko toki ezagunenetakoa da, eta hainbat hotel, jatetxe eta gobernu egoitza biltzen ditu. Bigarren erasoa, berriz, Somalia Airlines konpainiaren egoitza izandako eraikinaren ondoan izan zen, merkatu baten parean. Lehenengo erasoan bezala, kamioi bonba batek eztanda egin zuen.

Gobernuak hiru eguneko dolua ezarri du eta bilerak egiten ari da zein segurtasun neurri hartu aztertzeko. Somaliaren historian izan den eraso terroristarik larriena izan da.

Tokiko iturriek eta berri agentziek Al Shabab talde jihadistari leporatu diote erasoa, baina talde armatuak ez du erasoa aldarrikatu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.