Afganistan

22 hego korear bahitu dituzte Afganistanen

Hego Koreako Kanpo Harremanetarako Ministerioak baieztatu du albistea.

2007ko uztailaren 20a
17:41
Entzun
Afganistanen 22 hego korear bahitu dituztela baieztatu du gaur Hego Koreako Kanpo Harremanetarako Ministerioak. Lagun haiek Kabul hiribura zihoazen autobusean eta orduan bahitu zituzten "talinbarrek", Ghazni eskualdean, Ministerioaren arabera.

Bahitzaileek web batean esan dutenez, "kontseilu batek erabakiko du zer egin" hego korearrekin.

Ghazniko Poliziak adierazi du "polizia asko" ari direla bilatze lanetan. Bizkartzainik ez eraman izana leporatu die bahitutakoei Poliziak eta nondik pasatuko ziren abisatu ez izana ere bai.

Afganistaten 200 bat hego korear polizia daudela dio Hego Koreako Kanpo Harremanetarako Ministerioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.