Elur ekaitzak eragindako arazoak ezin konponduta segitzen dute Katalunian. 220.000 erabiltzaile argindarrik gabe geratu ziren atzo elurrak hornidura sarean egindako kalteengatik, eta gaur goizean ez Fecsa-Endesak ez Red Electrica de Españak ez zekiten noiz itzuli ahal izango zieten zerbitzua. Gironan dituzte arazorik handienak.
Horrez gain, hiru mila bat lagunek kiroldegietan eta Gironako eta Bartzelonako hainbat udalek egokitutako lokaletan igaro behar izan dute gaua, elurraren ondorioz errepidean edo trenetan harrapatutaetxera joan ezinean geratu direlako. Kataluniako Gobernuko larrialdi zerbitzuek Gurutze Gorriaren laguntzaz jatekoa eta estalkiak banatu dituzte.
Gaur, berriz, 164.000 ikasle eskolarik gabe dira Katalunian; Bartzelona hiriburuan ia 25.000 daude egoera horretan.
Elur ekaitza
220.000 erabiltzaile argindarrik gabe Katalunian
Hiru mila bat lagun errepidean eta trenetan harrapatuta geratu ziren atzo iluntzean, eta kiroldegietan-eta igaro behar izan dute gaua. 164.000 ikaslek ez dute klaserik izango gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu