Lurrikara

23.000 lagunetik gora dira Asia hegoaldeko lurrikararen ondorioz hildakoak

Indiako ozeanoan lurrikara handia izan zen atzo, lurrikara horrek olatu ikaragarriak sortu zituen, eta olatuek hondamendi handia eragin zuten Indonesian, Sri Lankan, India hegoaldean, Maldivetan, Malaisian, Tailandian, Birmanian eta Bangladeshen. Mementoz 23.000 hildako zenbatu dituzte, baina hildakoen kopurua gorantz doa etengabe. Hainbat herrixka erabat suntsituta geratu dira, eta ezer gabe geratu direnak ehun milaka dira. Hildakoen artean turista asko daude.

2004ko abenduaren 27a
12:43
Entzun
Egoera txarrenean geratu diren herriak Sri Lanka, India hegoaldea eta Indonesia mendebaldea dira. Haietan daude hildako eta txikitutako herri gehien.

Hildakoen gorpuen bila dabiltza soldaduak, eta bizirik geratu direnek desesperazioa marraztu dute aurpegietan, etxerik gabe, eta familiako kide askoren faltan.

Lurrikararen erdigunea Sumatra uhartean zegoen, eta Richter eskalan 9 gradutako indarra zuen. Lurrikarak bederatzi erreplika izan zituen. Azken 40 urteetan izan den lurrikararik gordinena dela diote adituek.

Mementuz honela zenbatu dituzte hildakoak:

-Sri Lankan: 11.500

-Indian: 6.000

-Indonesian: 4.500

-Tailandian: 839

-Malaisian: 44

-Maldivetan: 32

-Birmanian: 30

-Bangladeshen: 2
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.