libano

24 orduko su-etena iragarri du Libanoko armadak Arsalen

Armadaren eta Siriako matxinoen artean borrokak izan dira azken orduetan.

Libanoko armadaren tankeak, Arsaletik iristen. STR / EFE
2014ko abuztuaren 5a
12:05
Entzun

Su-etena 19:00etan sartu da indarrean —Euskal Herrian 18:00ak zirenean—. Siriako matxinoek asteburuan hartu zuten Arsal hiria, eta borroken ondorioz, milaka lagunek ihes egin dute eremu horretatik; horietako asko Siriako iheslariak dira. Gutxienez Libanoko 16 soldadu eta hamarnaka zibil hil dira eskualdean borrokengatik.

Matxinoek hainbat lagun dituzte atxikita —poliziak eta militarrak, besteak beste—, eta horietako hiru aske utziko zituela iragarri ondoren onartu du armadak su-etena.

Musulman sunitak bizi dira nagusiki Arsalen, baina inguruko herrietan xiitak dira gehiengoa. Siriako mugatik hamazazpi bat kilometrora dago herria. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.