Errefuxiatuei buruz luze eta zabal ari da mintzatzen Hollande. Frantziak orain 24.000 errefuxiatu hartuko dituela iragarri du, eta nabarmendu du errefuxiatuen gaia "hegoaldeko Europarena ere" badela. Errefuxiatuei buruz nazioarteko konferentzia bat egiteko proposatu du, eta Frantzia eskaini du konferentzia egiteko. Sirian Estatu Islamikoaren aurka esku hartuko duela ere iragarri du Frantziako presidenteak.
Hasteko, errekonozimendu hegaldiak egingo dituzte helburu militarrak ezagutzeko eta informazioa bildu ondoren hasiko ditu bonbardaketak. Al Assaden aurkako erasorik ez dute egingo, nahiz eta Hollanderen arabera hura den Siriaren egoeraren erantzulea.