Ali Abdula Sale Yemengo presidentearen aldeko eta kontrako indarren arteko borroketan gutxienez 25 lagun hil dira gaur. Haietatik 21 Sana hiriburuan zendu dira; tartean, haur txiki bat.
Beste lau hildakoak Taizen gertatu dira, herrialdearen hegoaldean.
Bi hirietako borrokak ez dira amaitu.