Gutxienez 25 lagun zendu dira gaur Brasilen, autobus eta kamioi batek talka eginda. Santa Catarina estatuan izan da ezbeharra, Descanso bezala ezagutzen den lekuan, Sao Miguel do Oeste eta Maravilha herrien artean.
43 bidaiari zeramatzan autobusak, guztiak ere boloetako klub bateko kideak. Lagunarteko torneo bat jokatzera zihoazen. Descanso parean beste norabidetik zihoan kamioi bat errepidetik atera da bihurgune batean, eta autobusa jo du. Egurra garraiatzen ari zen kamioia.
Hainbat lagun erietxeetara eraman dituzte zaurituta.