ezbeharra

257 lagun hil dira Aljerian hegazkin istripu batean, tartean hainbat saharar

Hegazkinean zihoazen pertsona guztiak hil dira. Aljeriako militarrak dira hildako gehienak. Tindufera zihoan hegazkina.

Argeliako armadako soldaduak eta larrialdi zerbitzuak, istrpua izan duen hegazkin hondarren inguruan. STR, EFE
2018ko apirilaren 11
17:29
Entzun

Gaur goizean, 247 bidaiari eta tripulazioko hamar kide zeramatzan hegazkin militar batek istripua izan du Aljerian, eta, Aljeriako Defentsa ministroak jakinarazi duenez, hegazkinean zihoazen pertsona guztiak hil dira.

Lehen datuen arabera, aireratu eta gutxira izan du istripua, Boufariken bertan. Tindufen daude sahararren errefuxiatuen kanpalekuak duela 40 urtetik, eta hildakoen artean gutxienez 26 saharar daudela zehaztu du Algerie24 atariak. Reuters albiste agentziak hasiera batean esan du Fronte Polisarioko kideak zirela 26 horiek, baina ez dago garbi; ikasleak direla gehieneak ere zabaldu da eta horiekin batera bi diplomazialari daudela.

Blida probintzian erori da hegazkina, 08:00ak inguruan, Aljertik 35 kilometrora, eta, horren ondorioz, lehertu egin da lurra jo duenean, eta su hartu du. Boufariken aireratu da, base militar batetik gertu, eta Tindufera eta Bexarrera zihoan, APS Aljeriako albiste agentzi ofizialaren arabera.

Larrialdi zerbitzuak eta Aljeriako armada istripua gertatu den tokian ari dira lanean. 300 pertsona baino gehiago ari dira lanean. Nekazaritza gune batean erori da, base militarraren inguruetan. Iliushin 76 hegazkin bat da istripua izan duena. Errusian Sobietar Batasunaren garaian diseinatutako hegazkin bat da. Hasiera batean, Europa ekialdeko herrialdeei zerbitzua eskaintzeko egin ziren, baina SESB desegin ondoren erabilera orokortu egin zen.

Aljeriako Defentsa Ministerioak ikerketa bat abiatu du zer gertatu den ikertzeko. 2014an Aljeriako armadak beste hegazkin istripu bat izan zuen, eta orduko horretan 77 militar hil ziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.