Gutxienez 26 lagun hil dira Pakistango ekialdeko Polizia akademia baten aurkako atentatuan gaur. Erasoa 07:00an gertatu da -03:00ak Euskal Herrian-. Lekukoen arabera, sei pertsona tiroka hasi eta esku granadak jaurti dituzte Polizia eskolaren aurka. Erasotzaileek hainbat polizia gatibu hartu dituzte. Poliziak eraikinaren kontrola berreskuratzeko erasotzaileekin izan duen tiroketak sei ordu baino gehiago iraun dituela jakinarazi dute.
Segurtasun zaindarien antzeko uniformea zeramaten erasotzaileek eta egoitzan sartu aurretik inguruko mezkita batean ezkutatu dira, hainbat telebista katek adierazi dutenez. Erasoaren ondoren, Polizia batzuek ihes egitea lortu dute. Hala ere, 26 hildakoez gain, hainbat pertsona zauritu dira.
Hildakoen artean ustezko bi erasotzaile egon daitezke. Mila pertsona inguruk ikasten dute akademian.
Mundua
26 lagun hil dira Pakistango Polizia eskola baten aurkako atentatuan
Lekukoen arabera, sei pertsona eraikinean sartu dira eta tiroka hasi eta esku granadak jaurti dituzte. Erasotzaileak eraikinaren barnean geratu dira hainbat pertsona gatibu hartuta. Poliziak eraikinaren kontrola berreskuratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu