mundua

26 lagun hil dituzte Yemenen, presidente berriak karguari zin egin ostean

2012ko otsailaren 25a
13:21
Entzun

Gutxienez 26 lagun hil dituzte gaur Yemenen, Mukalako Jauregi Errepublikarraren aurka bonba autoa lehertuta, Sana hiriburuan Abdo Rabo Mansur Hadi presidente berriak karguari zin egin ondoren. Beste hamahiru pertsona zaurituta daude.

Segurtasun taldeko kide batek esan duenez, "terrorista" suizida batek lehertu du bonba autoa, jauregiaren sarreran. Oraindik inork ez du hartu bere gain atentatua.

Yemengo presidentea Mukalara joaten denean, eraikin horretan hartzen du ostatu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.