Euskal Herrian atzo 18:00ak zirela lehertu zen gas planta Mexikon, Pemexek berak jakinarazi zuenez. Leherketaz gain, sute bat piztu da lantegian, eta horrek larritu egin du egoera. Bi ordu geroago, egoera kontrolpean zegoela adierazi zuen Pemexek. Hildakoetatik lau ziren Pemexeko langileak, eta gainerakoak Iansa, Merco, Química Apollo eta Galcor azpikontratatutako enpresetako beharginak ziren. Gainera, beste zazpi langile desagertuta daude oraindik.
Leherketa zer dela-eta gertatu zen ikertzen ari da Mexikoko Polizia.