Osasun baldintza txarretan baina bizirik atzeman dituzte kamioi batean zihoazen 26 iheslari; tartean, hiru adingabe. Azken horiek erietxera eraman behar izan dituzte, zorabioak jota, egarriaren eta beroaren ondorioz. "Gutxi falta izan da", nabarmendu du David Furtner Poliziaren bozeramaileak.
Segurtasun indarrek jakinarazi dutenez, Alemaniako mugatik gertu geldiarazi dute ibilgailua. Kamioi gidaria ihes egiten ahalegindu da, baina Poliziak atxilotu egin du.
Aste honetan bertan, 71 gorpu aurkitu dituzte Austriako errepide bazter batean utzitako kamioi hozkailu baten barruan. Egun eta erdi eta bi egun artean zeramaten hilik.