Kairoko Port Said espetxe inguruko liskarretan bi polizia eta 26 zibil hil dira, gutxienez. Beste 250 bat lagun zaurituta daude. Iazko otsailean Port Said futbol estadioan izandako sarraskiko 21 auzipeturen senideak eta Al Masry futbol taldeko jarraitzaileak kartzelara sartzen saiatu direnean gertatu dira heriotzak, Egiptoko Barne Ministerioak esan duenez. Haietako batzuk tiroz zendu dira. Hildako zibilen artean futbolari bat eta futbolari ohi bat daude.
72 lagun hil ziren Port Said futbol estadioan 2012ko otsailaren 1ean, Kairon. Istiluengatik akusatuak 73 dira —tartean polizia arduradun batzuk—, eta epaitegiak 21 auzipeturentzat aurka heriotza zigorra emateko aholkatu duenean izan dira espetxe atariko liskarrak.
Barne Ministerioak dio auzipetuak espetxetik aske uzten saiatu direla haien familiakoak, eta ahalegin horretan tiroak eta molotov koktelak bota dituztela.
Ahly taldeko ultrek protestak egin dituzte. "Mendekua" agindu dute, epaia ez bada beren aldekoa.