Errefuxiatuen krisia

27 errefuxiaturen hilotzak topatu dituzte Turkiako kostan

Turkiako Gendarmeriak jakitera eman duenez, 27 hilotzetatik hiru umeenak dira. Lesbosera (Grezia) bidean zihoan itsasontzia irauli ostean ito dira errefuxiatuak, iturri horien arabera.

Turkiako kostaldetik gertu hildako emakume baten gorpua. STR / EFE
2016ko urtarrilaren 5a
08:20
Entzun

Bi toki desberdinetan topatu dizute gorpuak: Ayvaliken 17, eta Dikilin beste hamar. Kostazainen arabera, bi itsasontzi eta elikoptero bat bizirik gelditu zitekeen jendearen bila ari dira. Berri agentzien arabera, gutxienez 12 lagun topatu dituzte bizirik.

Inoiz baino errefuxiatu gehiago daude munduan, UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariak azken txostenean salatu duenez; 2015. urtea giza sufrimenduaren neurgailu guztiak haustear da: 20,2 milioitik gora iheslari daude, kopururik handiena 1992tik. Barne desplazatuak kontuan hartuta, denera 60 milioi lagunetik gora dira indarkeriak bultzatuta etxetik ihes egin behar izan dutenak, II. Mundu Gerraren ostean datuak biltzen hasi zirenetik kopururik handiena

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.