Mundua

270 urteko kartzela zigorra ezarri diete Kolonbiako bederatzi militarri, gazte bat hil eta gerrillari zela esateagatik

Medellinen atxilotu zuten, billarrean jokatzeko lokal batean, eta bere gorpua gorputegian agertu zen gero; militarrek AK-47 fusilarekin eraso egin ziela esan zuten.

2010eko abenduaren 23a
14:16
Entzun
Medellingo epaile batek 270 urteko kartzela zigorra ezarri die bederatzi militarri, 2002ko ekainaren 6ean billarrean jokatzeko lokal batetik gazte bat eraman, eta hil ondoren, gerrillaria zela eta AK-47 fusil batekin eraso egin ziela gezurra esateagatik. Zigortutakoak teniente bat, lau sarjentu, kabo bat eta hiru soldadu dira, eta horietako bakoitzak 30 urteko kartzela zigorra bete beharko du.

Positibo faltsuak esaten diete Kolonbian horrelako kasuei, non militarrek gerrillari bezala aurkezten dituzte zibilak, hil ondoren. Modu horretan, sariak jaso nahi izaten dituzte. 2002ko ekainaren 6an hildako gaztea Duberney Galeano Mira zuen izena, eta familiak billarrean aritzeko lokaletik eraman zutela frogatu ahal izan zuelako zigortu dituzte militarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.