Turkiako Gobernuak jakinarazi du 28 direla gutxienez erasoan hildakoak eta 61 zaurituak. Cankayako auzoan izan da eztanda, eta bertan daude ministerio, enbaxada eta eraikin militar gehienak.
Polizia eta hogei bat anbulantzia joan dira leherketa gertatu den lekura. Dogan eta Anadolu albiste agentzien arabera, soldaduak zeramatzaten bi autobusen kontrako erasoa izan da.
Bekir Bozdag Turkiako lehen ministroordeak esan du "terrorismo ekintza" bat izan dela. Ahmet Davutoglu lehen ministroak, berriz, bertan behera utzi du Bruselara egitekoa zen bidaia.