HEGO KOREA

284 lagun daude desagertuta, ontzi bat hondoratuta

Oraingoz, lau hildako zenbatu dituzte.

Hondoratutako ontzia. YONHAP, EFE
2014ko apirilaren 16a
12:14
Entzun

Ez dakite zer dela-eta hondoratu den itsasontzia, baina, Yonhap agentziaren arabera, bi ordutan jo du hondoa: "Zarata handi bat izan da, eta ontzia hondoratzen hasi da", esan du erreskatatuetako batek.

Incheoneko portutik abiatu da ontzia, eta Jeju irlara bidean gertatu da istripua. Ikasleak dira ontzian zihoazen gehienak. Byeongpoong irlatik hogei bat kilometrora, sorospen seinale bat eman du ontziak, eta 368 lagun erreskatatu dituzte; 284, ordea, desagertuta daude, eta lau lagun hil direla ere baieztatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.