istripua
29 lagun hil dira Errusian, hegazkin istripuan
Errusiako Nenets eskualdean lur hartzen ari zen Antonov-24 hegazkinak istripua izan du, eta bertan zihoazen gehienak hil dira, 29 lagun hain zuzen ere. 23 lagun bizirik atera dira. Interfax berri agentziari salbamendu zerbitzuetako kide batek esan dionez, "hegazkina lur hartzen ari zela erori egin da eta sutan hasi da".
Oraindik ez da jakin istripua zerk eragin duen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu