Gutxienez 30 zibil hil dituzte gaur eguerdian Afganistanen, Kunduz eskualdean egindako eraso suizidan. Gobernuaren administrazio bulego batzuen aurrean egin dute atentatua, Polizia iturriek esan dutenez. Soinean zeraman bonba lehertu du atentatuaren egileak. Beste 37 zibil zaurituta daude.
"Neu nintzen erasoaren helburua", esan du Muhammad Ayub Haqyar Kunduz eskualdeko buruak.
Bulegora nortasun agiria ateratzera joanda zeuden lagun haiek denak, iturri haren arabera.
Larunbatean, beste eraso suizida batean, 38 lagun hil zituzten Afganistanen. Kunduzen aurreko atentatu handia otsailaren 10ean egin zuten: zazpi pertsona zendu ziren.
mundua
30 zibil hil dituzte Afganistanen, eraso suizida batean
Kunduzen egin dute atentatua, gobernuaren administrazio bulego batzuen aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu