Matxinada Guatemalako espetxe batean

300 bat poliziak indarrez hartu dute El Boqueron kartzela

Matxinatutako presoek aske utzi dituzte bahituak

2007ko otsailaren 26a
15:36
Entzun
Guatemalan, Ciulapa hiriko kartzelan presoak matxinatu egin dira eta espetxeko bost funtzionario bahituak izan dituzte. Kartzela berean atzo lau polizia hil zituzten; gaur zortzi El Salvadorreko hiru diputatu eta haien auto-gidaria hil izana leporatuta espetxeratu zituzten.

Hamar bat ordu iraun du matxinadak, PNCko 300 bat polizia eta soldaduak indarrez sartu diren arte. Presoek bertan behera utzi dute protesta, eta, halaber, bahitutako bost lagunak aske utzi dituzte.

Polizien hilketen eta matxinadaren zergatiak argitzeke daude oraindik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.