Siziliatik 150 miliara atzeman dute Italiako kostazainek itsasontzia. Onik atera dituzte bertan zihoazen 300 pertsonak.
Urtea hasi zenetik 104.000 etorkin heldu dira Italiara. NBEren datuen arabera, 264.000 lagunetik gora dira urtarriletik hona Mediterraneoa zeharkatuz Europara heltzen ahalegintzen direnak. Horiek hala elkartasunerako deia egin dui: "Larrialdi egoeran gaude. Hori dela eta Europako Batasuneko estatu kideek laguntza eskaini behar diete etorkin gehien jasotzen dituzten herrialdeei".